Menu Ayuda

Menu Idiomas

Menu

ONAPRES Mondragón Corporación Cooperativa, MCC-an parte hartzen du

ONAPRES prentsa hidraulikoak diseinatzen zein fabrikatzen dituen Europako enpresarik garrantzitsuenetako bat da. Gure prentsa guztiak bezero bakoitzaren neurrira fabrikatzen ditugu, betiere euren beharren alde eginez.

FAGOR ARRASATErekin batera, ONAPRES Grupo Mondragón-eko kide da, Europako industria multzorik handienetakoen artean dagoena, izan ere, aipatutako taldeak 85.000 langile baino gehiago eta urteko 10.000 milioi euroko salmentak ditu.

Taldearen barruan teknologia-zentro bat dugu, hain zuzen, deformazio-teknologietan espezialista den KONIKER. Era berean, harekin batera, puntan egotea ahalbidetzen gaituzten proiektu berriak garatzen ditugu txaparen eta material berrien deformazioaren inguruko guztiari dagokionez.

1961. urtean sortu zen eta harrez geroztik ONAPRES prentsak mundu guztian aurkitzen dira eta teknikaren, laguntza teknikoaren zein merkataritza-laguntzaren ikuspuntutik zerbitzu etengabea eta hurbila bermatzen dute. Eta hala behar du izan, gure helburua bezeroei laguntzea eta horiekin elkarlanean aritzen jarraitzea baita, eurek proposatutako ekimenak arrakastatsuak izan daitezen.

ONAPRESen MISIOA; gure bezeroen beharrak asetzen dituzten Prentsa Hidraulikoak eta horiei lotutako Sistemak eskaintzea, errentagarritasuna ziurtatuz eta MCCko oinarrizko printzipio kooperatiboak garatuz.

Kokapena

Ugaldeguren industrialdea II, 9. partzela - IV
48170 Zamudio
Bizkaia (Espainia)

Tel. +34 94 4523808
Faxa +37 94 4523980

e-maila: onapres@onapres.es

  © MCC 2006 - Lege Oharra